Arrauna

ARRILLAGA DINASTIA

Pasai San Pedroko arraunlariak, Gipuzkoa. Kantauri itsasoko kostaldeko traineru-estropadetan 1900. urtea baino lehen hasi zen lanean. Bere patroirik ospetsuena «Aita Mañuel» izan zen. Patroiaz gain, haren hiru semek eta hiru ilobak osatzen zuten dinastia: Manuel, Dionisio, Antonio, Paulino, Saturnino eta Miguel.

Mariano ESTORNÉS LASA