Arrauna

ARRILLAGA ARZAK, Manuel

San Pedro-Donibane Pasaiako traineruko patroi mitikoa. 1879. urtean jaio zen. 1899. urtean Kontxan irabazi zuen arraunlari gisa San Pedroko traineruan. 1917an, San Pedroko lehen bandera irabazi zuen. Balentria hori errepikatu egingo da urtez urte: 1921 (Batasunarekin), 27, 28, 29, 30, 31, 32 eta 35. Kontxan jarraian lortutako garaipenen errekorra du, sei hain zuzen ere, 1927tik 1932ra arteko denboraldian. Bera da patroi gisa Kontxako bandera gehien irabazi dituen pertsona: bederatzi. Adierazgarria da 1921ean San Juan eta San Pedro auzoak betidanik aurrez aurre egon diren bi herriren indarrak batzea lortu zuela. 1961eko martxoaren 1ean hil zen, 82 urte zituela.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI