Sendagileak

Arrillaga Arriola, Antonio

Elgoibarren (Gipuzkoa) lan egin zuen traumatologo bikaina. 1967an Bizkaiko Kultura Batzordeak argitaratu zuen Iparraguirreren-gan esan diranak lanaren egilea da. Gainera, lan horretan koblakariaren konposaketak barneratzen dira, doinu eta guzti. Azkenari, Karlos Zazpigarrena'ri izenekoari dagokionez, liburu horretan ahapaldi bakarra jasotzen da, baina berez ahapaldi ugariz osatzen da. Poesia osoa Entziklopedia honetan ikus daiteke, literaturari buruzko II. liburukian (B Atala).