1975ean Zarautzen jaiotako idazle gipuzkoarra. Informatikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailari atxikitako Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko IXA taldeko kidea. 2004ko maiatzean, Arrieta Txikiraren Beti hordago! ipuin bilduma argitaratu zuen Erein argitaletxeak.
