Bertsolariak

Arrieta Alquiza, Andres

Bertsolaria, Altzan (Gipuzkoa) jaioa, Marrus baserrian, 1856ko otsailaren 10ean. Herri bereko Garberagoi baserrian bizi izan zen, eta bertan hil zen, 1930eko martxoaren 27an.

Hainbat konposizioren egilea da: errainari eskainitakoa, lagun baten txapelari eskainitakoa, Paulino Uzkuduni, segalarien apustu bati eskainitakoa, konposizio hori galdu egin da... Bere jaiotetxearen izena zela eta, Marrux izenez ezagutzen zuten, edo, bestela, Andrex Marrux.