1869ko martxoaren 3an Tolosan jaio eta 1954ko apirilaren 7an herri berean hil zen idazle gipuzkoarra, 85 urte zituela. Bere izaera abenturazaleak Ameriketan zehar ibiltzera eraman zuen, 48 aldiz bisitatu zuelarik, besteak beste, pilota jokoa hedatu eta frontoiak eraikitzera dedikatuz. Eskolapioen ikastetxean ikasi zuen, eta oroitzapen ez oso atseginak gorde zituen. Pello Mari Otaño bertsolari handiaren lagun egin zenean, euskara lantzeko zaletasuna piztu zitzaion (1887). 1898an Aiton baten eriotza bakarrizketa argitaratu zuen eta bi urte geroago Iruñean Sentierak opera estreinatu zuen, Mokoroaren musikarekin. Bere Zara opera Segurako jaietako lehiaketan saritua izan zen (1911); Nere bidetan (1913) eta Olabide-Berrizte (1928) argitaratu zituen eta 1936an Leidor antzezlana agertu zen. 1952an, Pello Mari Otaño lagunari egindako omenaldian parte hartu zuen, hitzaldi bat emanez. Bere poema gehienak Ameriketan idazten ditu. v. B KIDEGOA. Literatura.Idoia
ESTORNÉS ZUBIZARRETA
ESTORNÉS ZUBIZARRETA
