Etnografoak

Arregi Azpeitia, Gurutzi

Etnografo bizkaitarra, Lemoan 1936ko azaroaren 12an jaioa. Laur urte zituenetik aurrera Durangon (Bizkaia) bizi izan da. Zientzia.

Politikoetan eta Soziologian Deustuko Unibertsitatean Lizentziatua, Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia izeneko tesiarekin doktoretza egin zuen. Eskoriatzako Magisteritza Eskolan Kultura-Antropologia ikasgaiko Irakaslea izan zen 1982tik 1984ra. On Joxe Miguel de Barandiaranekin ikerketa etnografikoaren esparruan hezia (1972-1985).

"Etniker-Bizkaia" Etnografia Ikerketetarako Taldearen sortzaile eta zuzendaria 1973. urtetik aurrera. Labayru Ikastegiko (Bilbo) Etnografia Saileko Zuzendaria izatez gain 1978tik aurrera Labayru Ikastegiko Erretore Kontseiluaren idazkari eta kide da. Eusko Ikaskuntzako Antropologia-Etnografia Saileko Lehendakaria izan zen 1979tik 1994ko urtera arte, eta erakunde beraren Idazkariordea ere 1979tik 1994ra bitartean. Eusko Ikaskuntzako Idazkari Kudeatzailea ere izan zen 1982tik 1990era bitartean.

1973tik aurrera Euskalerrian etnografia-materialen bilketa sistematikoa helburu duen Etniker egitasmoan lankidetzan jardun du. 1986tik aurrera "Etniker-Euskalerria Etnografia Ikerketetarako Taldeen Lurralde-arteko Batzordeko kiderik garrantzitsuena izatera bilakatzen da, "Atlas Etnográfiko de Vasconia" izeneko lanaren Idazketarako Batzordea zuzentzen du talde horren Koordinatzaile Nagusi den neurrian. Egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen du. Egitasmo horren baitan hurrengo izeneko monografiei dagozkien liburuak argitaratu dira: Alimentación Doméstica (1991), Juegos Infantiles (1993), Ritos Funerarios (1995), Ritos del Nacimiento al Matrimonio (1997), Ganadería y Pastoreo en Vasconia (2000) y Medicina Popular (2004).

Esandakoaz gain, 1981 eta 1989 bitartean Bilboko "Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa" izeneko kidea da; 1990etik aurrera "José Miguel de Barandiaran" (Ataun) Fundazioaren kide da; Durangoko "Arte e Historia Museoko" kide da 1991 eta 1994 bitartean; "Sabino Arana" Fundazioko kidea. "Anuario de Eusko Folklore", "Etniker Bizkaia" eta "Cuadernos de Sección de Antropología y Etnografía" izeneko aldizkarietako Erredakzio-Batzordeko Kidea. Bizkaiko Aurrezki Kutxaren 1979ko etnografia ikerketa Bekaren hartzailea.

Eusko Ikaskuntzaren "José Miguel de Barandiarán" Antropologia-Beka (1983). 1983an Contribución al Atlas Etnográfico de Euskalerria: Investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa (1988) izeneko ikerketarako Barandiaran Beka lortu zuten ikertzaile bizkaitarrez eta gipuzkoarrez osatutako taldearen Koordinatzailea, Durangoko hiribilduari buruzko ikerketaren ekarpena ere eginez. Euskal Jaien Ehungarren urteurrena zela eta Durangoko hiribilduko Udalaren Etnografia Ikerketarako Beka (1985).1996 Etniker Galdetegia Chiloe (Chile) irlan egin zuen.

Ermitas de Bizkaia, 1987an Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak 3 aletan argitaratutako lanaren egilea. Hurrengo liburuak ere idatzi ditu: Bizkaiko elurzuloak = Neveras de Bizkaia (lankidetzan) (1994); Anteiglesia de Izurza. Tradición y Patrimonio (Jose Angel Barrio Loza eta Ander Manterolarekin lankidetzan) (1990); eta Origen y significación de las Ermitas de Bizkaia (doktore tesia) (1999). Bizkaiko herri-erlijiosotasunaz, ermitez, kofradiez, sinesmen eta gurtzeez, herri-medikuntzaz, eta haur-jolasez hainbat ikerketa argitaratu ditu, eta euskal Etnografia eta Etnologiarako Eskolaz eta Baskoniako Atlas Etnografikoari buruz ere hurrengo aldizkarietan idatzi du: "Etniker Bizkaia", "Anuario de Eusko Folklore", "Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)", "Cuadernos de Historia Duranguesa", "Cuadernos de Sección de Eusko Ikaskuntza", "Plentzia", "Munibe", "Narria", "Kalakorikos. Calahorra", eta era berean "Temas Vizcaínos" eta "Euskaldunak" bildumetan ere. Kultura-Antropologiari buruzko hainbat jardunaldi eta kongresutan parte hartu du. 2003an José Miguel de Barandiaran Fundazioaren bitartez, Ataungo zientzialariari eskainitako "Sara" bildumaren lehendabiziko ale bezala, Vida y obra de Jose Miguel de Barandiaran 1889-1991, izenez argitaratutako lana aurkezten du.

  • ERKOREKA, Anton: Euskal Antropologoak, Etnologoak eta Etnografoak gaur, Donostia, Antropologiaren Euskal Bilduma, Barandiaran Joxemiel, Kriselu argit. 1988.