Margolaria, orientazio klasikokoa. Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1937an, eta 1991ko uztailaren 24an zendu zen, Irunen.
Olio-pintura landu du euskal paisaiekin, bidasotarrekin bereziki. San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen Lafuente Ferrari, Julio Moises, Antonio Labrada, Ramon Stolz, Saenz de Tejadarekin. Beirate artistikoetan espezializatu da. Irungo "Unión de Artistas Vidrieros" elkarteko zuzendari artistikoa. 1959an Cotabatoko (Filipinak) katedraleko beirateen munduko lehiaketarako sarituak izan ziren zirriborroen egilea da, baita beste lan batzuena ere, horietako asko Euskal Herrirako eginak (gai erlijiosoak eta profanoak).
80ko hamarkadan bere erakusketa jarduera handitu zuen, bereziki Hondarribiko galerian.