Sendagileak

Arrazola Silió, Mariano (2010ko bertsioa)

Neurokirurgialaria. Madril, 922-11-30; Donostia, 2009-11-6.

Medikuntza eta Kirurgia ikasketak Madrilgo San Carlos Fakultatean egin zituen, neurokirurgian espezializatuz. Lehen urte batzuk Madrilen eman ondoren, prestakuntza neurokirurgikoa jarraitzen du Herbehereetan, Suedian eta Estatu Batuetan, besteak beste.

1953an Donostian finkatu zen. San Antonio Klinikan lan egiten du eta, 1953tik aurrera, Gurutze Gorriaren Ospitalean. Geroago, Ospitale Probintzialeko eta Egoitza Sanitarioko koadro medikoan parte hartu zuen, inauguratu zenetik, eta 1966an zentro horretako Neurokirurgia Zerbitzuko buru izendatu zuten.

1970ean Neurokirurgiako Elkarte Luso-Espainiarraren Biltzarra antolatu zuen Frantziako Neurokirurgia Elkartearekin batera Donostian.

1975ean Policlínica Gipuzkoa sortu zuen, Carlos Elosegi, Manuel Cárdenas eta Julio Albea doktoreekin batera. Londresera egindako bisita baten ostean, Arrazolak Espainiako lehen eskanerra eskuratu zuen 1977an.

Mendiko eta iraupen eskiko zale amorratua, eliteko alpinismoan erreferentea izan zen. Alpinista eta mediku gisa parte hartu zuen Espainiak Andeetara egindako lehen espedizioan, 1961ean, eta mundu osoko gailurrak eskalatu zituen.