Futbolari olinpiko gipuzkoarra, Donostian 1892ko abuztuaren 12an jaioa eta hiri berean 1963ko abenduaren 24an hila.
Ezkerreko defentsa. Bere kirol ibilbidea Atletico San Sebastianen hasi zuen eta, Lutxanatik igaro ondoren, Realera etorri zen 1912an.
Urte askoan Donostiako taldeko kapitaina izan zen, baita Espainiako selekziokoa ere, eta nazioarteko sei norgehiagoka jokatu zituen harekin. Espainiako selekzioko lehen kapitaina izan zen, eta harekin zilarrezko domina lortu zuen Anberesko Olinpiadan, 1920an.
1924an utzi zuen futbola, Realarekin hamabi urteko ibilbidea egin ostean. Bere jokamoldeak dohain atletiko handiak, jokaldian sena eta aurkarien aurrean kemena izan zituen ezaugarri. Horregatik, Donostiako klubeko jokalari bikainen intsignia jaso zuen.