1851n Nafarroako Bearin (Deierri) jaiotako medikua. 1901ean hil zen Iruñean.
Mediku boluntarioa izan zen ejertzito karlistaren Osasun Militarreko taldean eta, gerra amaituta, Etxarri-Aranatzen eta, beranduago Iruñean aritu zen mediku.
Hiri horretan osasun arloko Tokiko Batzordeko kide izan zen 1899-1901 biurtekoan, eta Justizia eta Penitentziako Administrazioko Medikuntza eta Kirurgia arloetako ordezkariorde ere izan zen.
- GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI. Diccionario biográfico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931), Nafarroako Gobernua, Iruña, 1996.
