Nafarroako bertsolaria. Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen, 1975eko urtarrilaren 7an, baina hiru hilabetera Lesakara (Nafarroa) joan zen, eta han bizi da.
Filosofian lizentziatua, Manolo Arozena bertsolariaren alaba da. 1992an iritsi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera, 17 urterekin. Ordutik eta 2002ra arte urtero egiten den txapelketa honetako final guztietan egon da. Hamaika final horietatik bi irabazi ditu, 1995ean eta 1998an, eta lau aldiz geratu da bigarren postuan. Txapelketa Nagusian ere parte hartu du, 1993an, 1997an eta 2001ean. Emakumeak bertsolaritzan duen presentziaren erreferentzia izan da urteetan. Ahozkotasun eskolak ematen ditu Nafarroako hainbat eskolatan.
2004ko otsailaren 14an Lizarra Ikastolan "Nafarroa Oinez"ko lehen saria irabazi zuen. Lesakan jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako 2004ko edizioan bigarren sailkatu zen.
- Xenpelar dokumentazio zentroa
