Ipuia

Arozena, Ainhoa

Donostian (Gipuzkoa) jaiotako euskal idazlea, 1976. Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) bizi da.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako ikasketak egin ondoren, Andoain-Villabona-Zizurkil inguruko Aiurri eskualdeko aldizkarian hasi zen lanean, eta izen bereko literatura sariaren berri ematen duen Beterriko Liburua aldizkariaren zuzendaria ere izan da. 2000. urtean ipuin bat argitaratu zuen (Askatasuna, udaberriaren lore!) Txalapartak argitaratutako Gutiziak bilduman.