Lekaide eta lekaimeak

AROCENA, Josefa

1887an Durangon (Bizkaia) bizi zen San Vicente de Pauleko erlijiosoa. Data honetan, bere erkidegoko beste zazpi erlijiosorekin batera, «Aita Santu Leon XIII-garrenari» poesia sinatu zuen, «Euskalerria»n argitaratu zena (1888, lehen seihilekoa, orr. 180) eta Euskal-Erriak Aita Santuari albumean (Tolosa, 1887), Donostiako Lore Jokoen Udalak argitaratua. Erref. E. A G.: Adabakiak, «Egan», 1970.

Nicolas de CORTAZAR