Beira-pintore gipuzkoarra, Bergarako bizilaguna. 1520an, Burgosen, pintoreek zilarginen aurka egin zuten auzian parte hartu zuen. Arnold van Flandern margolari holandarrari Sevillako katedrala apaintzen lagundu zion, eta Jasokundeko gurutzaduraren arrosa-leihoa hasi zen.
