Atletismoa

ARNAIZ VELASCO, Francisco

Andoainen jaiotako atleta gipuzkoarra.

2005eko maiatzean, Europako txapeldun-titulua lortu zuen errepideko 10 kilometroko proban, 60-64 urte bitarteko kategorian, beteranoentzako IX. Europako Txapelketan, Portugalgo Vila Real de San Antonio hirian. Atleta beteranoak 55:21eko denbora behar izan zuen distantzia egiteko.

Artxiboa AUÑAMENDI