Arkitektoak

Armendaritz, Juan Jose

Muetzen data ezezagunean jaiotako arkitekto nafarra. Gazte zela hil zen, 1804an. Dena den, akademiaren alorrean arrasto nabarmena utzi zuen Nafarroan.

San Fernandoko Arte Ederretako Akademian egin zituen arkitektura-ikasketak 1790ean. Ikasketak amaitu ondoren, gotzaintzako arkitekto izendatu zuten. Horrela, karrera eliztar luzea hasi zuen neoklasizismoaren arauak jarraituz. Iruñako San Lorenzo elizako San Fermin kapera berriztatzeko proiektuaren barnean egindako floroia izan zen lehen lana.

Elizbarrutiko lanak gainbegiratu zituen, sormen-lanak eta berrikuntza-lanak egin zituen (esaterako, Etaioko parrokia) eta hiriburuko marrazkigintzako eskolarekin aritu zen lankidetzan. Iberoko parrokia-eliza izan zen bere lanik esanguratsuena.

  • Larrumbe Martín, María: El academicismo y la arquitectura del siglo XIX en Navarra, Nafarroako Gobernua, 1990, Iruña.
  • Larrumbe Martín, María: Arkitektura neoklasikoa Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritza, 1990.