Toponimoak

Arkaia

Arkaia da 2001ean Euskaltzaindiak proposatu zuen izena. Donemiliaga Kukullako kartularioan leku honi egindako erreferentzia Arcahia da, Arrazuako antzinako merindadean (Harhazua, Reja agirian); kartulario horretan, Donemiliagako monasterioari zerga ordaintzen zioten Arabako herrien zerrenda agertzen da 1025ean; zerga gisa burdin sare bat edo gehiago edo, gutxieneko kasuan, ahariak ematen zituzten. 1135eko dokumentu batean Arcahia agertzen da; dokumentu horretan, Naiarako gotzainak Pedro artxidiakono maisuari mandatua ematen dio Armentiako etxea eta inguruko hogei hiribilduren apezpiku-laurdenak zaintzeko (Rodríguez R. de Lama, 1976: 170).

1294an, Tarifa setiatzen laguntzeko erregeari ehun mila marabedi agindu zioten Arabako herrien zerrenda (ez osoa) jasotzen duen dokumentuan, Arcaya ageri da (Fita, 1883: 218). Baita ere, Arabako Kofradiaren eta Gasteizko Kontzejuaren arteko 1332. urteko epai batean, J.J. Landazuri historialari gasteiztarraren transkripzioaren arabera, Arcaya (Landazuri IV: 90-95). 1379ko Don Joan erregearen pribilegio errodatuan (GUA) Arcaya. Halaber, 1481eko Gasteizen jurisdikzioko Apeoan, eta Arabako herrien zerrenda eta haiek elizari ordaindu beharreko hamarrenak jasotzen diren dokumentuetan, 1580an, 1592an eta 1593an, Arcaya (APAH). 1551n, Martín Gil lizentziatuaren bisita-liburuan, Arçaya aipatzen da Armentiako Artzapez-barrutiko herrien zerrendan.

Toponimo honek, beraz, ez du izan aldaketarik, XI. mendeko lehenengo lekukotasunak ezagutzen direnetik gaur egun arte, ez bada garai bakoitzari dagokion grafia. Toponimia txikian, hau da, pieza, nekazaritza-lur, soro, bide, eta abarren izenetan ere forma bera gordetzen da; hitz-elkarketan agertzen da, bai euskaraz bai gaztelaniaz, ... bidea, ...ibarra, ... mendia, ...ko gana, ...behea eta abar adieraziz; esate baterako: Arcaya videa (1514, GUA), Arcayatea (1529, APAH), Camino de Arcaya (1543, APAH), Arcayaybarra (1583, APAH), Arcaya mendia (1584, APAH), Arcayagurpidea (1597, APAH), Arcayara videa (1610, APAH), Arcayamendia (1643, APAH), Arcaya videa (1683, APAH), Arcayacogana (1688, GUA, apeoa), Arcaia mendia (1713, APAH), Camino de Arcaya (1728, EAH), Dehesa de Arcaya (1758, GUA, apeoa), Arcayaibarra (1775, EAH), Puente Arcayavidea (1801, GUA), Dehesa de Arcaya (1815, APAH), Arcayatea (1827, EAH), Arcayavea (1856, APAH), Arcayaibarra (1881, APAH), Arcayaibarra (1927, GUA), Arcayacoa (1957, GUA), El Camino Viejo de Arcaya (1965, GUA). Datu horietako batzuk eta beste hainbat Martínez de Madina & Knörr (2009) egileek argitaratu dituzte, Arkaiabea, Arkaiardantza edo Arkaiazabala araututako formarekin.

EMS 2009

Iturriak

  • EAH: Elizbarrutiko Artxibo Historikoa.
  • APAH: Arabako Probintziako Artxibo Historikoa.
  • GUA: Gasteizko Udal Artxiboa.

Bibliografia

  • Caro Baroja, Julio: "Álava en la llamada Reja de San Millán", Historia General del País Vasco, III, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980, 109-149.
  • Caro Baroja, Julio: "Toponimia más enigmática", Historia General del País Vasco, III, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980, 244. or.
  • Díaz Bodegas, Pablo: Libro de visita del Licenciado Martín Gil, Kalagorri eta Ozkabarteko Elizbarrutia, Logroño, 1998, 316. or.
  • Díaz de Durana, J. Ramón: Álava en la baja Edad Media a través de sus textos, Fuentes documentales medievales del País Vasco, 54. zk., Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1994, 10-11.
  • Euskaltzaindia: Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak = Entidades de Población de la Comunidad Autónoma Vasca, Euskaltzaindia - EUDEL - Eusko Jaurlaritza, Bilbo, 2001.
  • Fita, Fidel: "El vascuence alavés anterior al siglo XIV", Boletín de la Real Academia de la Historia, III, 1883, 215-243.
  • González Mínguez, César: Documentos de Pedro I y Enrique II en el Archivo Municipal de Vitoria, Euskal Herriko Erdi Aroko dokumentu-iturriak, 49. zk., Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1994, 35-39.
  • Landázuri y Romarate, Joaquín José de: Obras históricas sobre la provincia de Álava, I, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1976, 52. or.
  • Landázuri y Romarate, Joaquín José de: Obras históricas sobre la provincia de Álava, IV, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1976, 90-95.
  • López de Guereñu, Gerardo: Toponimia alavesa seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses, Onomasticon Vasconiae 5, Euskaltzaindia, Bilbo, 1989.
  • Martínez de Madina, Elena & Knörr, Henrike: Toponimia de Vitoria II, Malizaeza, Onomasticon Vasconiae 28, Euskaltzaindia, Bilbo, 2009.
  • Ramos Remedios, Emiliana: El Apeo de Vitoria y su Jurisdicción a fines del siglo XV, I eta II liburukiak, Vitoria-Gasteizko Udala, Gasteiz, 1999.
  • Rodríguez R. de Lama, Ildefonso: Colección diplomática medieval de la Rioja, II, Instituto de Estudios Riojanos, Logroño, 1976, 170. or.
  • Rodríguez R. de Lama, Ildefonso: Colección diplomática medieval de la Rioja, IV, Instituto de Estudios Riojanos, Logroño, 1989, 439.
  • Ubieto Arteta, Antonio: Cartulario de San Millán de la Cogolla (759-1076), Instituto de Estudios Riojanos, Valentzia, 1976, 176-179.

EMS 2009