Elizgizon frantziskotarra, Arantzazuko Bentan 1798an jaioa eta Arantzazuko Komentuan 1873an hila. Oso predikari ona izan zen. Euskarazko sermoiak utzi zituen, eta horietako batzuk gorde egiten dira, argitaragabea. K. Zk. Erref. Arriurdin: Oar-Laburrak 33 Ariztimuño, XIX gizaldikoa, «Zeruko Argia», 322. zk., 1969; 5-4, H. V B.: XIX. mendeko Euskal Testuak XIX. Orueta, Mayora eta Ariztimuño frantziskotarren sermoi argitaragabeak. «BSVAP», 1969.
