Arkitektoak

ARIZTEGUI, Gloria

Arkitekto gipuzkoarra. Jacques Hondelatteren estudioan lan egin ondoren (1989), Donostian estudioa ireki zuen Antxon Martinez Salazarrekin batera. 1993. eta 1996. urteen artean, Lucas Etxebesterekin elkarlanean, babes ofizialeko hainbat etxebizitza (BOE) eraiki zituen Donostiako Hego Intxaurrondo auzoan. 1993 eta 1995 bitartean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak argitaratutako "Tecnología & Arquitectura" aldizkariko erredaktorea izan zen. 1998-1999 urteetan F.E.V.E. geltokia birgaitzeko azterketa bat egin zuen. Hendaian; aldi berean, Gipuzkoako Aia eta Beasain herrietan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lehiaketak irabazi zituen (2000).