Lekaide eta lekaimeak

ARIZMENDI ESQUIVEL, Felipe

Euskal jatorria duen prelatu mexikarra, Chiltepecen 1940ko maiatzaren 1ean jaioa. 1963an apaiztu zen, eta Tolucara bidali zuten erretore. Tapachulako gotzaina 1991n, 2000n San Cristobal de Las Casaseko gotzain prekonizatu zuten.