Arkitektoak

Arizmendi Barnés, Luis Jesús

1945eko otsailaren 25ean Donostian jaiotako arkitekto gipuzkoarra.

Madrilgo Goi Eskolako arkitekto doktorea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Lurralde Antolamenduko diplomaduna (1981).

Donostiako Arkitekturako Goi Eskolako Eraikuntza Arkitektonikoetako katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle berezia. 1993az geroztik, Espainiako Arkitektoen Elkargoetako Aholkularitza Teknologikoko Zentroen Talde Nazionaleko koordinatzailea da. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa. Hirigile ospetsua, bere espezialitateko liburu teknikoen egilea (1995).