Zuzendariak

Ariz Cía, Regino

Banda zuzendaria. Iruñean jaio zen 1874ko irailaren 7an. Donostian hil zen, 1947ko urtarrilaren 10ean.

Iruñeko Akademian egin zituen lehen musika ikasketak, eta han jaso zuen lehen sari aparta, zazpi urterekin. Denbora bat igaro ondoren Madrilera joan zen eta Kontserbatorioan maisu Bretonen dizipulurik aipagarrienen artean sartu zen; Ricardo Villa izan zuen lagun. Banden zuzendaritzak erakartzen zuen eta Irungo Udal Orkestraren zuzendari izendatzea lortu zuen; Bilbon ospatu zen Lehiaketa batean parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen; Gijongo Banda zuzentzera pasa zen eta jarraian Santa Cruz de Tenerifekoa; hiriburu honetan Kanarietako kutsu folkloriko nabarmena duen Uharteen Ereserkia saritu zioten.

Musika Banda Zibilen Zuzendarien Elkargo Ofizialaren sortzailea izan zen. Oposizio zail baten ondoren, Donostiako Udal Bandako zuzendari kargua lortu zuen eta, aldi berean, Musika Kontserbatorioko zuzendaritza eman zioten, 1945ean erretiroa hartu zuen arte bete zituen plazak. Regino Arizek hezkuntza eta musika lan handia egin zuen bere taldearekin Gipuzkoako hiriburuan, eta horretarako transkripzio baliotsuak egin zituen.

ASA

Batez ere, bandarako: Diosal a Tenerife pasodoblea, Canarias Tinerferen ereserkia eta Asturiasko Rapsodia, besteak beste.

KSE 2008.

  • ÁLVAREZ, Rosario: "Ariz Cía, Regino", Casares, E. (dir. ): Espainiako eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia. Madril, Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia, 1999. T.1, p. 682.

Haren lanak daude Eresbil artxiboan.

KSE 2008.