Aritzeta abesbatza 1979. urtean sortu zen, bere sustatzaile nagusia Bergarako udaletxea izan zelarik. Bergarako mendi baten izena hartu zuen "San Miguel de Aritzeta". Bestalde, taldea identifikatzen duen logoa, 2004ko maiatzean 25 urteurreuna ospatzeko aurkeztu zena, herriko Santi Arrietak asmatu zuen. Bertan, A handi batetaz eta datez gain, abeslarien aho eta ahotsak irudikatzen dira.
Nahiz eta gaur egun (2014 urtean) 25 pertsonek osatu, asko izan dira (400 inguru), bere ibilbidean zehar taldekide izan direnak. Halaber, zuzendari ezberdinak izan ditu abesbatzak:
- Imanol Urzelai, 1997tik da zuzendaria.
- Izaskun Labaien, 1986 - 1997.
- Alfredo González Chirlaque, 1979tik 1986ra, orain Bergarako Banda Munizipalaren eta Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria dena.
- "V. Topaketak"
- "Gipuzkoako haurren IV Koral Eguna"
- "Euskal Herria kantuz"
- San Martzial erromeria
- La Misión
- El Rey León
- Martin Agirre Donearen ospakizuna
- Evita
- Titanic
- Olentzero&Co musikala
- Aritzeta Abesbatza [web ofiziala]. [Kontsulta data: 2014ko abuztuak 30].
Bergarako Musika Eskolaren sustatzailea eta fundatzailea da. Gainera, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko fundatzailea ere bada eta Bergarako Udaletxeko Kulturako Komisioko kide da.
Bere historian zehar, Aritzeta abesbatzak, ekitaldi ezberbinak antolatu ditu Bergaran. Eta haietan, Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Banda edo Xamatz Dantza taldearen laguntza izan du:
Hainbat antzerki lanetan eta musikaletan parte hartu du:
Euskal Herri osoan eta Espainiako zati handi batetan kontzertuak eskaini ditu: Madrid, Bartzelona, Sevillan, Kordoba, Balentzia, Badajoz, Murtzia, Almeria, Cantabria... Europa mailan ere hainbat irteera egin ditu: Frantzia, Italia, Alemania, Holanda, Belgika edo Portugal.
