Mototsa.
1898an Bidanian jaiotako bertsolari gipuzkoarra. Ez dakigu noiz eta non hil zen.
1936an parte hartu zuen, Azpeitian egindako kanporaketan, Bertsolari Txapelketaren barruan, laugarren postuan. 1974an omenaldia egin zioten, beste hamasei bertsolari beteranorekin batera, Donostiako Anoeta pilotalekuan.
