Gipuzkoar foruzalea, Gipuzkoako Osasun Batzorde Probintzialeko kide medikua 1871n. 1873ko irailaren 25ean eratutako Donostiako Armamentu, Defentsa eta Biziraupen Batzordeko kide izan zen, II. Karlistadan.
Donostiako Ateneoko zuzendaritza batzordeko presidenteordea izan zen 1873-1874 artean. 1873ko ekainean Donostiako diputatu errepublikar federal izendatua, barruti berak 1877an berrautatua.
- Mikel Urquijo Goitia Agirreazkuenaga, Joseba (zuzendaria): Euskal Herriko parlamentarien hiztegi biografikoa (1808-1876), Eusko Legebiltzarra, Gasteiz, 1993.
