Gipuzkoar diplomatikoa, irundarra. Donostian hil zen, 1958an.
Ibilbide diplomatikoari ekin zion: Espainiak Parisen duen enbaxadako idazkari gisa, Habanako negozioen arduradun gisa, Tetuango kabinete diplomatikoaren buru gisa, Errumaniako negozioen arduradun gisa, Kolonbiako, Turkiako eta Norvegiako ministro gisa. II. Mundu Gerran Belgikako kontsul nagusia izan zen eta El Salvadorreko Estatu ministroa, ondoren Palestinara bidali zutelarik kontsul nagusi bezala. 1947an, Transjordaniako Erregearen aurrean, aparteko arduradun eta Espainiako ministro ahalguztidun izendatu zuten. 1950ean Espainiako enbaxadore izendatu zuten Afganistango Erregearen aurrean.
