Sendagileak

Arístegui, Vicente

Irunen (Gipuzkoa) jaiotako mediku garaikidea. 1926an hil zen Donostian, 94 urte zituela.

Valladolideko Unibertsitatean burutu zituen medikuntzako ikasketak. 1903an lizentziatu zen eta hiru urte geroago doktoregoa lortu zuen. Tokologoa eta pediatra izan zen Pariseko Baudeloque ospitaleko amatasun atalean.

Ondoren Donostiara jo zuen eta han zelarik udaletxeko ongintza sailean sartu zen eta Sorospen Etxeko mediku ere izan zen. Gipuzkoako Medikuen Elkargoan batzordekide eta idazkari lanetan aritu zen; halaber, Medikuntza eta Kirurgia Akademiako presidente izan zen.

  • URQUÍA ECHAVE, José María in in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • JUARISTI, V. D. Vicente Arístegui, G.M., XI, 121: 151-54 (1926).