Enpresariak

Arin Lecuona, Juan

Joalea. Oiartzunen, Gipuzkoan, jaioa 1890. urtean. Buenos Airesen bizilekua izanez, 1967an hiri horretan hil zen.

Cecilio Arin Mancicidor eta Maria Luisa Lekuona Almadozen semea. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren guraso eta anaiekin Irunen kokatu zen.

Urtzaile eta mekaniko ofizioak ikasteko Beasainen kokatutako Eraikuntza Metalikoen Sozietatean sartu zen.

Gero Montevideora (Uruguay) joan zen 1914an. Manuel Pellicer firmarentzako lan egin ondoren La Euskalduna fundizioa eta tailer mekanikoa zenarekin bat egin zuen.

Benita Aspiroz, Latasan (Nafarroa) jaiotakoarekin ezkondu zen, hiru seme-alaba izanez: Jose Joaquin, Juan Roberto eta Maria Luisa.

Bere neba-arrebetatik bananduta bere tailer mekanikoa izan zuen eta bertan edariak ontziratzeko makina asmatu zuen, patentatu ondoren Argentinako Errepublikari salduz.