Sendagileak

Aricruz de Vain, Miguel

Bergaran (Gipuzkoa) jaiotako medikua.

1775ean Cadizeko Real Colegio de Cirugía delakoan sartu eta bertan egin zituen ikasketak.

Luis de Cordovaren aginpean zegoen ontzidian aritu zen mediku gisa eta, beranduago, "San Fernando" eta "Jose" ontzietan.

1789an Parisera jo zuen ikasketak sakontzera. Hala, Obstetriziaren alorrean espezializatu zen. 1795ean doktore gradua eskuratu zuen eta urte berean katedradun izendatu zuten,kanpo-eritasunen, erditzeen, erdiondoko emakumeen eta haurren espezializazioetan. Cadizen garatu zuen bizitza profesional osoa eta bertan hil zen 1825. urtean.

Cadizeko kirurgiako elkargoko literatura-batzarretan kolaboratu zuen. Urologo modura, hari zor dizkiogu sifili gaixotasunaz kutsatutako gaixo baten tratamenduari buruzko ikerketa (1799) eta hidrozelea pairatzen zuen beste gaixo baten sendaketari buruzkoa (1800); horrez gain, "behartutako erditze" kasu bat (1796), plazentaren erauzketa bat (1821) eta baginan lokalizatutako tumore kasu bat (1814).

  • CABRERA AFONSO, R. Un cirujano vasco en Cádiz: Miguel de Aricruz. Apunte biográfico, CVHM.
  • CLAVIJO CLAVIJO, S. Historia del Cuerpo de Sanidad de la Armada, San Fernando, 1925.
  • GRANJEL, Mercedes in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • LÓPEZ DE CÓZAR, J. L. Experiencia urológica de Aricruz, CVHM.
  • OROZCO ACUAVIVA, A. Miguel de Aricruz, maestro de Partos del Real Colegio de Cirugía de Cádiz, CVHM.