Instrumentugilea

Argüelles Hervia, Alejandra

Konpositorea, pianista, abeslari lirikoa (tiplea) eta 1845eko irailaren 20an Irunen jaiotako poeta gipuzkoarra, Lucio Argüelles Toral aduanako administratzailearen alaba. Madrilen ikasi zuen 1854an. Valentzian hil zen nerabe, 1860. urteko apirilaren 5ean. Faustina Saez de Melgarrek, 1861eko urriaren 9ko El Reino egunkarian, hauxe idatzi zuen:

"Alexandritaren heriotza goiztiarrak gure sorterriaren zerumugan izar distiratsu bat, baina hain handia, hain distira handikoa, ebatsi zuen, ezen gure gloria gorenetako bat izango zatekeen".

  • DENTICI, Nino. Opera eta zarzuelako euskal abeslarien hiztegi biografikoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 2002.