Sendagileak

Argelliès, Henry

1835eko abuztuaren 28an Ziburun (Lapurdi) jaiotako medikua. Donibane Lohizunen (Lapurdi) aritu zen mediku lanetan eta bertako ospitale zibil eta militarreko zuzendari izan zen. 1870az geroztik "Compagnie du Midi" delakoaren mediku izan zen. Carlos III erregearen Espainiako Ordenako komendadore.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).