Gregorio Perez. Latorrigilea (Bilbao, Bizkaia)

Artisaua zilindro-formako latorrizko pieza bat makina batekin lantzen ari da. "Makina unibertsala" deritzon aparailuarekin moldura bat egiten dio latorrizko xaflari. Makina biradera batekin dabil. Salmandar jatorriko artisau honek normalean egiten dituen produktuak farolak, oliontziak, eltzeak, lapikoak eta gaztainak eta piperrak erretzeko danbolinak dira besteak beste.
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo