Baionako udal antzerkia (Lapurdi)

Nicolas Vionnois ingeniariak piloteen gainean eraikitako eta 1842 urtean inauguratutako eraikuntzaren goikaldearen bista. Fatxadaren goikaldean, erremate moduan, ezaugarri ezberdinak dituzten irudi batzuk agertzen dira. Ezaugarrien artean hauek daude: teleskopioa eta bola, paleta eta pintzela, eta abar. Irudien azpian, fatxadaren goikaldean, okulu batzuk irekitzen dira eta, bere artean, erloju bat dago. Bao hauen azpian dagoen erlaitzaren azpian, testu hau irakur daiteke: "Les armées et leurs chefs le gouvernement de la République. Le citoyen G. Clemenceau. Le marechal (...) ont bien mérité de la patrie. Novembre 1918". Irudiaren behealdean, alboetan pilastrak dituzten erdi-puntuko bao batzuk irekitzen dira.
Iturria: 3digitala.