Literatoak

Argarate, Ramón

1906ko urtarrilaren 7an Urretxun jaiotako idazle gipuzkoarra. 1921ean Jesusen Lagundian sartu zen Loiolan, Oñan eta Marneffen ikasiz. 1936an Txinara joan zen misiolari gisa. Euskal poesiak Jesusen Biotzaren Deya, Euskal Esnalea eta Euzko Gogoa aldizkarietan argitaratu zituen, eta Euzko Langilleen oiuak prosan. 1949an Filipinetan bizi zen.