Pilota

ARGARATE, Alejandro

Zesta-puntako pilotaria, Soraluzen 1905eko otsailaren 27an jaioa. 14 urterekin Mutrikura joan zen, eta gero Bartzelonara. 16 urte bete baino lehen joan zen Alexandriara; ondoren, Kairon, Mexikon, Bruselan, Donostian, Bilbon, Zaragozan, Madrilen eta Habanan izan da. Erref. Luis Bombín, 1946.