Ekonomilariak

Arespacochaga Felipe, Juan de

Madrilen 1920ko urtarrilaren27an jaiotako ingeniari eta ekonomialaria, Elorrioko (Bizkaia) sendi batetik etorria, semetzakoa zena. 1999ko urtarrilaren 1ean hil zen.

Madrilen ingeniaritza ikasketak egin zituen 1945ean, eta gero Ekonomia-Zientziak eta Politika-Zientziak.

1962tik 1967ra turismo sustapenerako Zuzendari Nagusia izan zen, Malaga, Guadalajara eta Albaceteko lurraldeetako Ekonomia Garapenerako Plangintzen eta Huelvako Itsasertzeko eta Eguzkiaren Ertzeko turismo sustapenaren Plangintzen idazkuntza zuzendu ditu. Cartagenako (Colombia) turismo Garapenerako eta Errepublika Dominikarreko turismo Garapenerako UNESCOren aditua izan zen. Ondorengo erakundeetako Lehendakaria izan da: Turismoko nazio Enpresa S.A.-ren, Errepidearen Espainiar Elkarteko, Turismoko Erakunde Ofizialen Nazioarteko Batasunaren, INECOren (Ingeniaritza eta Garraioaren Ekonomia, S.A.) eta TEAko (Elkartutako Teknikari eta Espezialistak). Turismoko ministerioen arteko batzordeko Idazkaria, Garapenerako Plangintzaren Turismo-Batzordeko Lehendakariordea, RENFE, IBERIA eta CEGOS Internationaleko Kontseilaria eta Madrilgo alkatea izan zen. Madrilgo Doktoreen Akademiako kide eta Monakoko Turismoko Nazioarteko Akademiakoa ere izan zen.

1955ean Ekonomialarien Bazkunde Ofizialeko Jeronimo de Ustaritz Saria lortu zuen eta, 1964an, Bazkunde bereko Rafael Diaz Llanos Saria. Meritu Zibilaren Gurutze Handia eman zioten, Cisneros Ordenaren eta Uztarri eta Gezien, Isabel la Católicaren, Meritu Zibilaren, Nekazal Merituaren, Turismo Merituaren Urrezko Domina, Merituarekiko Aginduko ofiziala, Italiako Errepublikakoa, Nicham Iftibany Ordenaren Ofiziala, Tunezkoa etab.en Komendatzailea izendatu zuten.

Trantsizioan ospatutako lehendabiziko hauteskundeetan, Franco hil ondoren, senatari izendatua izan zen eta zeregin ugariak agindu zitzaion.

Hurrengo liburuen egilea da: Inversiones estatales y planificación (1955), Turismo y Desarrollo Económico (1963), La Industria Turística y la especulación del suelo (1965), Transportes y Desarrollo Económico (1968), Evolución, revolución e internacionalización del Ferrocarril (1969), Alcalde, solo, Madril, Prensa Española, S.A. Argitaletxea, 1979; Cartas a unos capitanes, Madril, Proyectos y Producciones Editoriales Cyan, S.L., 1994, etab.

  • Historiaren lankideen Zirkulua: Diccionario biográfico español contemporáneo, Madril, 1970, I. Alea.
  • Alzugaray, Juan Jose: Ingenieros y Arquitectos Vascos del siglo XX en Madrid, Madril, 1986.