Konposatzaileak

Areso Tolosa, Francisco

1872ko maiatzaren 4an Lazkaon jaiotako musikari gipuzkoarra. Jaioterrian hil zen, 1954ko apirilaren 3an.

Organista eta solfeo irakaslea izan zen bere jaioterrian. Aipagarria da Orfeó Catalá-ren 1906ko III. Konposizio Lehiaketan "Missa pro defundis" onenari emandako lehen saria. Bergaran hasi zituen musika ikasketak eta Bartzelonan jarraitu zituen, Enrique Moreraren ikasle izan zelarik. Iruñeko Orfeoiko kidea. Musika erlijioso eta folklorikoko konpositorea da, eta, besteak beste, requiem meza bat (4 ahots misto eta organoarekin), Regina Coeli meza, Abenduko gabon-kanten bilduma eta Edertasun eta Lorea abestien bildumak zor zaizkio.

  • ERESBIL: Agintaritzen datu-basea.
  • ERESBIL: Dokumentazio atala, D1/ARE-02. [Ansorena, J. L.? ]. Konpositoreak, Lazkanoren semeak.