Errealizadoreak

Arenas Eizagirre, Agustin

1958an Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako euskal errealizadorea.

Argazkilaritzak eta zinemarako duen zaletasunak Azpeitiko Zine Klubera hurbiltzen dute, eta bertan parte hartzen duten hainbat proiektu gauzatzen dira. Garai berean, Zestoan, gertuko herrian, "Topaketak" egiten dira, euskal zinemaren inguruko topaketak, eta bertan, osorik euskaraz eta formatu txikian (S-8) egindako film laburrak aurkezten dira.

  • Tesia (1978, zuzendaritza, gidoia eta argazkia), S-8 film laburra.
  • Zine egilen lehengo pausoak (1979, zuzendaritza), S-8 film laburra.
  • Historia-Lana-Makina (1979, zuzendaritza), S-8 film laburra.
  • Azken lamia (1982, zuzendaritza, gidoia, kamera eta muntaia), S-8 film laburra.
  • Equinoxe (1984, zuzendaritza), S-8 film laburra.
  • Kokles (1984, zuzendaritza), S-8 film laburra.
  • Zentury Plast (1984, zuzendaritza, kamera eta muntaia), S-8 film laburra.
  • Kakalerdoaren mendekua (1985, zuzendaritza, gidoia, kamera eta muntaketa), S-8 film laburra.
  • Mateo Txistu (1987, zuzendaritza, gidoia, kamera eta muntaia), S-8 film laburra.
  • Azpeitia Anapurna II (1988, zuzendaritza, gidoia, kamera eta muntaia), dokumentala.
  • Argumentu Film Onenaren Saria Lekeitioko Euskal Zinema.Bideo Bileran (1981), Kokles filmagatik.
  • Bigarren Film Dokumental saria Lekeitioko Euskal Zinema.Bideo Bileran (1982), Azken Lamia lanagatik.
  • Lekeitioko Euskal Zinema-Bideo Bilera (1984) Argazki Onenaren Saria, Zentury Plast.
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan (1987) Mateo Txistu lanagatik, Alcala de Henareseko Film Laburren Jaialdiko Lehen Sariaz (1987) eta Cinema S.C.-ko XIV. Lehiaketa Nazionaleko Lehen Sariaz gain. Juventut Terrasenca (1989).
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.
  • UNSÁIN, José María. Zinema eta Euskaldunak. Sekzioko koadernoak. Zinematografia. Donostia: Eusko Ikaskuntza.