Militarrak

Areizaga, Felipe

(1580-?, Urretxu). Hungarian, Polonian eta Alsazian borrokatu ondoren iritsi zen jeneral izatera. Hemen artxidukeak, bere aginduetara egon baitzen, bi hiritako gobernadore izendatu zuen eta aitoren semearen giltza eman zion. Abangoardia agindu zuen Kataluniako gerran. Santiagoko Zalduna izan zen.