Enpresariak

Areitio Irizar, Jose Luis

1923ko martxoaren 19an Bilbon jaiotako bizkaitar finantzaria. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide eta Ekonomia Zientziak ikasi zituen. Donostian, Valentzian eta Madrilen Banco de Vizcayako zuzendariordea izan zen, eta Bartzelonan Banco de Vizcayako zuzendaria.