XIX. mendeko arkitekto bizkaitarra. Durangon jaio zen 1807ko apirilaren 16an. Durangon hil zen 1868ko uztailaren 9an.
San Fernandoko Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. 1830. inguruan Jose Agustin Larramendi ingeniari ospetsuarekin batera probintzietako sailean lanari ekin zion. Bideetako Eskolako liburutegia katalogazioa burutu zuen. Gerra karlista hasi zenean Durangoko hautazko Errejidorea zen (Bizkaia). Madrilen bizi izan zen eta 1835ean Kanalak, Portuak eta Itsasargien bulegoa egokitu zioten. Jarraian Manzanareseko kanalaren inguruko lanen arduraduna bilakatu zen. 1841ean Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza bere gain hartu zuen eta aldaketa politiko ugari eman baziren ere, burokrata tekniko ontzat hartu zuten.
Besteak beste, ingeniari zibilen gorputzeko ikuskatzailean izan zen, portu, kanal eta bideetako kontsultarako batzordeko bokala eta itsasargien batzordeko kidea. Euskal Herrian bizi izan zenean Bizkaiko Foru Aldundiko 2. Errejidore ganboatarra izendatu zuten, 1844tik 1846ra bitartean. Gorteetan diputatu moderatua ere izan zen, 1846an aukeratu zuten Durangoko barrutian (Bizkaia). 1850ean Carballino (Ourense) barrutitik aukeratu zuten, 1857ra arte. Hala eta guztiz ere, bere jaioterriarekin lotura pertsonal eta politikoak bere horretan mantendu zituen. Horrela, 1867an Foruen aldeko ekimenak bideratu zituen. Hainbat kondekorazio eskuratu zituen. Bilboko Juana Nicolasa Jesus Larrinaga Laris-ekin ezkondu zen.
"Ensayo sobre la legislación de aguas": Revista de obras públicas. Colección de Memorias y Documentos relativos a la ciencia del Ingeniero y al arte de construir, III (1858tik 1859ra) 195-419 orr.
"Noticias sobre la vida y servicios públicos de don Pedro Miranda, Director general que fue de Caminos, Canales y Puertos, recogidas y ordenadas después de su fallecimiento": Revista de obras públicas. Colección de Memorias y Documentos relativos a la ciencia del Ingeniero y al arte de construir, V. alea (1860tik 1861era), 1-126 orr.
- José Ramón Urquijo Goitia; Agirreazkuenaga, Joseba (zuzendaria): Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1876), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 1993.
