Bersolari, izatez lezoarra eta Xenpelar bertsolariaren osaba, jakinarazi didatenez. Bere ustezko ilobaren ahapaldi batean aipatua dago. Honi Lezoko jaietan abestu zion ahapaldi bat gordetzen da. (Bertsolariya, 5. zenbakia, 1931ko urriaren 18a). Oiartzungo Larrabururen konposizio bat dago, zortzi ahapaldikoa, non, aipatu gabe, Ardotxek harrikada batez zauritu izanaz kexatzen den (Bersolariya, idem).
