Ekonomilariak

Ardaiz Loyola, Iosu

Obanosen 1950eko abuztuaren 5ean jaiotako ekonomialari nafarra.

Zientzia Ekonomikoetan Bilboko Unibertsitatean Lizentziatua (1972); Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Lurraldearen Antolaketarekiko arloan diplomatua eta Diplomazia Eskolan Europako Erkidegoan diplomatua.

Nafarroako Foru Aldundiko Garapen, Plangintza eta Koordinaziorako Zuzendaritzan ekonomialari bezala lan egin zuen. 1980 eta 1983 bitartean Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundeko Nafarroako Lehendakariordea izan zen. 1985etik aurrera Nafarroako Gobernuan Turismo eta Merkataritzarako Zuzendaria, Ekonomia Zuzendari Nagusia bezalako hainbat kargu bete zituen. Bestalde Pirinioetako Lan Komunitateko Idazkari Nagusia izan da.

Navarra. Elementos para su estudio regional (1980) liburuaren egilea da. 2002an Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria da.