Albaitariak

Arciniega, Álvaro

1894an Gasteizen (Araba) jaiotako albaitaria. 1949ko irailaren 25ean hil zen.

Madrilen burutu zituen ikasketak eta albaitari lanetan aritu zen Espainiak Afrikan zuen ejertzitoan.

Ondoren medikuntza ikasi eta denbora batez psikiatria lanetan aritu zen. 1925ean Bizkaiko Foru Aldundiaren Abereen Zerbitzuko Zuzendari kargua lortu zuen. Eginkizun horretan lan garrantzitsua egin zuen ikerketaren esparruan eta Bizkaiko aziendaren genetika eta osasuna hobetzen.

Aldizkari espezializatuekin kolaboratu zuen eta Alemaniako ikerketa-zentroekin harremanak izan zituen, zientzia oinarri hartuta. "La Nueva Zootecnia" aldizkaria sortu eta editatu zuen. Ikerketa-lan ugari ere kaleratu zituen, horien artean Bizkaiko peripneumoniari buruzkoa (1933).