Politikari gipuzkoarra. Alderdi Popularreko zinegotzia Elgoibarko Udalean. 2005eko martxoan, Gipuzkoako Belaunaldi Berrien presidente hautatu zuten, Donostian egin zen erakunde horren hamabigarren biltzarrean. 2004an Euskadi utzi zuen Jon Urionabarrenetxearen lekukoa hartuko du horrela.
