Lekaide eta lekaimeak

ARCARAZO, Juan

Arrasaten jaiotako apaiza, oso gaztetatik Karmeldarren Ordenan ikastera sartu zena. Ondoren, Espainia Berrira (Mexiko) bidali zuten, eta han bere ordenako probintziala izatera iritsi zen erregeordetza horretan. 1746an Arrasateko San Juan Bataiatzailearen elizari Bakardadearen Ama Birjinaren irudi bat eman zion.

Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.