Albaitariak

Arburua Altamira, Eusebio

Eusebio Arburua Altamira Donezteben (Nafarroa) jaio zen.

Albaitari izan zen, 1866an Madrileko eskolan albaitaritza ikasketak bukatu ostean. Elizondon garatu zuen bere lanbidea.

Lupuaren aurkako txertoak izandako arrakasta ikusirik Nafarroako Foru Aldundiak bestelako saiakera inmunologiko batzuk egin zituen. Hala, urte hartan diru-laguntzak eman zituen behi-aziendaren peripneumoniaren aurkako prebentziozko lehen inokulazioak egiteko. Froga horiek Eusebio Arburua albaitariak egin zituen Elizondon eta emaitza onak lortu zituen.

  • Gaceta Médico-Veterinaria, 1883ko maiatzak 14;
  • SANZ EGAÑA, Cesáreo. Historia de la Veterinaria Española, Madril, Espasa Calpe, 1941, 430-432. or.