Donostian jaiotako apaiza oso gazte sartu zen San Frantziskoko Ordenan, eta Espainia Berrira (Mexiko) joan zen. Han, Mexiko Hiriko San Frantzisko komentuan jarraitu zituen erlijio-lanak 1612an, eta, ondoren, Picuríeseko (Mexiko Berria) San Lorenzoko misioetara bidali zuten. Arizonan amaitu zituen bere egunak, 1632/02/27an, bertako indiarrek hil zutenean, bere bi bizkartzainekin batera, haietako bat Bartolome Amilibia euskalduna.
Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.
Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.
