Sendagileak

Araoz Alfaro, Gregorio

1870ean Tucumanen (Argentina) jaiotako mediku eta idazlea. 1955ko abuztuaren 26an hil zen.

Jatorri euskalduna zuen. Buenos Aires, Paris, Berlin eta Erroman burutu zituen ikasketak. Buenos Aireseko Unibertsitateko katedradun izan zen eta Amerikako eta Europako medikuntzako akademia garrantzitsuenetako kide izan zen. Higiene arloko Argentinako administrazioan goi-karguak izan zituen. Tuberkulosiari buruzko ikerketa andana taxutu zuen. Haurren Babeserako Amerikako Nazioarteko Institutuko presidente ere izan zen.